Eskela

Pakitto Lekuberria Ariztegi

Saltsa guztiek perrexil pixkat
diotenez behar omen
gure Botxoko meriendetan
perrexil hori zu zinen
umorearen arloan bixi,
seriotasunean garden
zaldun itxura ta izaera
egiz maite zenituen
gure artetik trosta bizian
nola aldegin zenuen?
Koleta moztu zendun Pakitto
behar baino askoz lehen
adio lagun, maite zaitugu!!
Orain har zazu atseden. 

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.