Lekauzen sustraiak sendo
zenituzten lurperatu,
lagun onak egin eta
ebaki, trago ta kantu.
Iritsi den berri honek
erditik puskatu gaitu,
Olatz, bizitzak maltzurki
tratatu egin baitzaitu.
Bertso honen doinuekin
nahi zaitugu besarkatu,
eta irribarre goxoz
bizipenak gogoratu.
Elkarrekin bizitako
une guztiak dastatu.
Bidaia ona, maitia,
aunitz zaitugu maitatu!
LEKAUZKO LAGUNAK