Oroigarria

Nekane Atxa Mindegia

Nahiz eta indar guztiarekin
gogor duzun borrokatu
San Juan sugarrekin gaitzak
gugandik banatu zaitu
nahiz hemendik aitzinera
gehio ezin besarkatu
BETI gure bihotzetan
izanen duzu ostatu.

NEKANE miresgarria
eredu zaitugu hartu
zuk erakutsi diguzu
bizitzaz nola gozatu
gaur penetan egon arren
hemen ez da deus bukatu
zuganako maitasunak
betiko iraunen baitu.

Atxa-Mindegia familia

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.