Zubietan, 2026ko martxoaren 7an hil zen, 87 urte zituela
Penta etxean jaiua bera
ta bertan bizi zaiguna,
Anitan gizona Markos beti
izan da gizon txukuna.
Eskuzabala, oso jatorra
eta lagunen laguna,
Zubietatik lehendabizikoz
atera zun joalduna.
Argatik dela joalea gaur
munduan hain ezaguna.
Inauterietako kulturaz
bihotza bete-beteta,
urte askuan eutsi dijozu
eta a ze ugalketa.
Zeure parean tokatutzea
neretzat a ze ohorea,
mila esker erakustiagatik
mundu honi balorea.
Plazer handi bat neria Markos
eorri ezagutzea.
ZURE FAMILIA