Ezin ukatu hutsune eta tristura
ikaragarria sentitzen ari garela
Aita, senar eta lagun bikaina
argi dago ta izan zarela
Oroitzapen goxoen artean
esperantza egon daitekeela
Horri eutsi behar eta
zer egin dezakegu bestela
Elkarrekin sortutako uneek
urte asko iraun dezatela
Bortzok batera jarraituko dugu
zauden tokian zaudela.
Bortziriak: Igantzi
2026ko urtarrilaren 30ean hil zen, 63 urte zituela.