2018ko urtarrilaren 1ean hil zen, 59 urte zituela.
Gizonak behar omen du ondoan emakumea
zu izan zara gure etxeko lore ta zutabea.
Umiltasunetik eta maitasunez egin duzu bidea
ongi ezarriz gure artean familiaren balorea.
Alaba, arreba-ahizpa, emazte eta ama bezala
bete duzu soberan zure bizitzako eginbeharra
gure bihotzean gelditzen den arren hutsune zabala
betirako gordeko dugu oroitzapen on ta alaia.
Zure familia