Oroigarria

Maria Luisa Etxeberria Madariaga

Igantzin, 2021eko martxoaren 2an

Andreseneko bordan jaio zen
Gure etxeko damari
Ustekabean aldamenera
Inguratu zaio Xabi
Besarkada bat nora bidali
Sortu gintuen amari
Hainbeste muxu hainbeste laztan
Zenbat babes ta janari
Inoiz etzaio dena itzultzen
Dena eman dizunari.

Etxekoak

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.