2018ko apirilaren 4an hil zen, 87 urte zituela.
Arantzan etorri zinen
mundura gogoz beteta
gero neskato lanera
ze nolako aldaketa,
'Terminus' ta 'Gitanillan'
lana eginez gainezka,
sukaldari hagitz ona
ene! zenbat errezeta.
Familia babesteko
pazientzia ta beta,
beti izan dugu zure
maitasuna ta arreta,
zure irria gurekin
dugu barruan gordeta,
gurekin zaude betiko
mila esker Tia Pepa.