Oroigarria

Katti Oyaregi Guisu

Iturenen, otsailaren 24an, 89 urte zituela.

Nahiz eta momentua tristea izan
Nahi nuke kantari hasi
Gure bizian familitxo bat
Ederki bai duzu hazi
Bastorratza eta hariekin
Hainbat arte ta fantasi
Zure altzoan edo ondoan
Hainbat gauz ederki ikasi
Zenbat istorio anekdota
Ezin dira erraz ahantzi
Egun tristetan bazenekien
Malkoak nola erantzi
Gure bizitzan izan baituzu
Zuk nahikoa garrantzi
Maitasun osoz muxu haundi bat
Maite zaitugu AMATXI.

Zure familia

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.