Oroigarria

Juanito Aleman Maskotena

'Eneko'

1934ko urtarrilaren 28an - 2024ko otsailaren 15ean
Mendialdea Etxea - Amaiur

Txori eder bat Enekoneko
bordan kantuan da ari
oihandutako bidean doan
Amaiurko semeari
errekastoak harrotu ditu
ur jauzi eta emari
bertso berri bat atera zaio
odolaren mintzoari
gasna puxka bat hartuta zoaz
irrifartsu, ibiltari
agurtu euskal zeruetako
artzain eta bertsolari
gasna puxka bat hartuta zoaz
irrifartsu, ibiltari
Agur Joanito, zure doinuan
segiko dugu kantari!!

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.