Arantzan, 2025eko azaroaren 2an
Lagunen laguna beti
begiratuz aurpegira
jendartean zentzuduna
zainduz lagunduz begira
lagun giroan jatorra
egiten zenun dizdira
hizketan zinez goxoa
dena erranaz neurrira
Juan Mari joana zara
Ekaitzan gora ehizira
zeruan izar berri bat
dizdiz argitzen hasi da
ta bere argi izpiak
datoz Arantza herrira
eskerrak aunitz bihotzez
muxuak zuretzat dira.
Beti izan haiz ingurukoen
batasun ardatz nagusi
lagunen lagun leial izan haiz
eta izaten erakutsi
ehizera joan ustekabean
bizitza loturak hautsi
hire bideak bukatu dituk
baina arrastoak utzi
mila esker ta agur Juan Mari
malko garratz eta guzti
hire izana gordeko diagu
ta izarretan ikusi
hire izana gordeko diagu
ta izarretan ikusi.
BERATSKUNGO FAMILIA