Oroigarria

Juan Karlos Gorosterrazu Elizalde

2020ko apirilaren 9an hil zen, 58 urte zituela.

Zure zirika bakoitza
Izan da gure bizipoz
Behar izan dugunean
Beti laguntzeko gogoz
Oroitu behar zaitugu
Bertsoz edo joareak joz
Gurekin gelditu dira
Zure arima zein bihotz
Zuk ereindako bidea
Jarraitu nahi dugu pausoz
Eman diguzun guztia
Denok eskertzeko asmoz
Bizitzaren zoriona
Nahiz batzutan gelditu motz
Ez zaitugu atzenduko
Maite zaitugu Juan Karlos

Zure familia

Une gogor hauetan gurekin egon zareten guztiei eta min haundia ttikitzen lagundu gaituzuen horiei bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.

1. urteurrena

Juan Carlos Gorosterrazu Elizalde

Malerreka: Ituren

2020ko apirilaren 9an hil zen, 58 urte zituela.