Oroigarria

Juan Bautista Huizi Zozaia

Lesakan, 2025eko otsailaren 3an, 69 urte zituela

Borondatea, umore ona,
Irribarre eta grina;
Sanferminetan goxotasunez
Mahai giro atsegina;
Nola eskertu aldiro zure
Ilobengatik egina?
Zaila da bueltan ematen guri
Eman diguzun adina.
Bidai goxoa eduki zazu
Pozik zein lasai, jakina,
Orain zu gabe gure bizitza
Ez da izanen berdina.

ZURE FAMILIA

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.