« 1 »

Oroigarria

Jose Martin Saldias Altxu

'Antxone'

Iturenen, 2022ko urtarrilaren 27an, 69 urte zituela

Hain goiz joatea ez zegon
Inolaz zure planetan,
Utzi gaituzu malkoz blai
Triste, minez ta penetan,
Bidelagun paregabe
Senar bikaina benetan,
Aita ta atautxi onena
Izanik urte hauetan,
Zurekiko maitasuna
Kantatuz bertso honetan,
Umorea ta irria
Beti zure ezpainetan,
Gugatik dena eman duzu
Behar izan dugun denetan,
Milesker eta laster arte
Beti gure oroimenetan.

ZURE FAMILIA

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.