« 1 »

1. urteurrena

Jose Joakin Aioroa Fagoaga

'Oxokin'

2017ko urtarrilaren 24an hil zen, 64 urte zituela.

 

Zurekin bizi izandu gera

hainbeste urte pila

elkarrekin pasa izan ditugu

momentu onak mila.

Baina orain dela urte bat

ailegatu zen akabila

eta zure heriotzak gure

bihotza zuen korapila

geroztik zure gelara joan

ohi gara zure bila

baina han dena hain dago triste

iluna eta isila

nahiz eta zure gorputza ez egon

guregandik hurbila

zure arima oraindikan

gure artean dabila.

Zure familia



Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.