« 1 »

Eskela

Jose Jabier Zelaieta Aramendi

Beran, 2026ko ekainaren 10ean

Joan ziren Lete eta Laboa
bilakaturik bizigai.
Joan zen Maurizia;bere ahotsa
hel zitekeena nora-nahi.
Joan ziren Mattin, Lazkao Txiki,
Xalbador, Basarri, Zepai,...
Lourdes, Estitxu eta aunitzen
memoriak bizirik darrai.
Joan zen Pele ta joan Maradona;
Bi fenomeno, bi garai,... 
Atta zu ere joan zara eta,
han, seguraski gure zai,
ezagunena ez zara baina
guretzat haundiena, bai.
Hartu atsedena lasai.

ETXEKOAK

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.