Zer erran behar diozu
Ezinezko etsaiari
Zer erran behar diogu
Egitazko lagunari
Zurekin dena argi zen
Zu zinen gure gidari
Argia hasi orduko
Hasten zinan zu kantari
Egunsetiak argia
Egunak dio gauari
Zu gabe nere pausoak
Inon ez dira nabari
Aztarnarik hoberena
Utzi duzu munduari
Zati eder bat kenduaz
Gu guztion bihotzari.
Aupa Jon!
Erratzuko kuadrilla