Oroigarria

Iñaki Gogortza Billabona

Ixildu zaigu eguna
gaua ez da hain iluna
minean gozo zaigu gomuta
gure adiskide kuttuna.

Ezkurratikan ezkurrak
Iruinarriko elurrak
hotzez lotuta burdin arrotzek
gazteen eskumuturrak.

Ur jauziz lasterka ura
Bidasoaren lilura
injustiziak ernatzen zizun
konpromiso ta ardura.

Bilera gauerdi arte
lasai eta elegante
bertzeen neurrian jarri arren zu
beti gure komandante.

Baletor tenporalea
nahi nuke zure tenplea
beti iparra xuxen markatuz
urratsa eta unea.

Zure hitz zuzen neurtua
irri murritz samurtua
gau ilunean kriseilu argi
lagunentzako urtua.

Euskara ala ez gara
bizi da zure taupada
maisu, bidaide, aholku-emaile
eredugarri izan zara.

Malkoak ezin disimula
baina pozik jo txirula
Ezkurratik sortu haritzetan
kantari erresiñula.

 

ESPIDOBAITA ELKARTEA

Bere agur ekitaldia ekainaren 16an izanen da, Beran, Otsandan.

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.

Eskela

Iñaki Gogortza Billabona

Bortziriak: Bera

2024ko maiatzaren 30ean hil zen, 71 urte zituela.

Oroigarria

Iñaki Gogortza Billabona

Bortziriak: Bera

2024ko maiatzaren 30ean hil zen, 71 urte zituela.

Oroigarria

Iñaki Gogortza Billabona

Bortziriak: Bera

2024ko maiatzaren 30ean hil zen, 71 urte zituela.

Oroigarria

Iñaki Gogortza Billabona

Bortziriak: Bera

2024ko maiatzaren 30ean hil zen, 71 urte zituela.