« 1 2

Eskela

Iñaki Erasun Antxorena

Agurra agurrik gabe
Etorri da bapatean
maite zenuen langintzan
azaldu ustekabean
Kamioilaria pasioz
Lagun lagunen artean
Familiakin maitekiro
Gidari ere etxean
Bikote paregabea
Aita osotasunean
Faltan botako zaitugu
beti momentu denean
Baina adibide ere
Indar gabe gaudenean
Ez adiorik, betiko
Zaude gure bihotzean. 

ZURE EMAZTEA ETA ALABAK

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.