Hamaikagarren urteurrena,
bertze urte batez zure hutsunea
sumatzen ari garena,
bihotzean ederki gordeak ditugu
zure irribarrea eta zinena,
hain pertsona on eta sentibera,
bertzeak laguntzeko beti prest zegoena!
Bizitza bide bat bertzerik ez dena,
hainbat bide izan arren
gureak ere badauka bukaera.
Bukatzean elkartuko gara izarren batean,
bitartean izan zoriontsu beti izan zinen bezala!
GOIZANE LEHENGUSINA