Oroigarria

Xerman Arburua Apeztegia

Zugarramurdin, Iparreko-bordan, 2024ko otsailaren 22an, 51 urte zituela. 

Partitua zarela erran daukute,
bainan guk badakigu, ongi jakin ere,
hemen zaudela oraino.
Presentzia hilkorrean baino
gure barne-barne eternalean,
inguruko erreka garbietan, iratze berdeetan,
lertxoin saldoetan, gitarra akordeetan,
mendi-oihaneko basapiztien arrastoetan,
Ilunabarreko argizari arrosetan,
maitasun, besta, borroka kantuetan eta
behatz puntten fereketan.

ZURE FAMILIA ETA LAGUNAK

Familiak jasotako maitasun keinuak bihotzez eskertu nahi ditu.

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.