Arantzan, 2025eko urtarrilaren 9an hil zen, 93 urte zituela
Bide berritan barrena
gaur hasi duzu bidaia,
zu gabe ez da berdina
ai! Arantzako pasaia,
Zakutenin beti prestu
atsegin eta alaia,
zeinen jende-hartze ona
patxadatsua lasaia,
harrera ona, gozoa
ta begirada garbia,
bezeroak zaintzen duzu
pasa bizitza erdia,
eman duzun maitasuna
benetan izugarria,
zurekin bizitakoa
izan da zoragarria.
ZURE FAMILIA