« 1 »

Oroigarria

Antonio Guerra Urtxegi

Igantzin, 2020ko abuztuaren 27an, 87 urte zituela

Zeinen polita izan den 
Zure ondoan hazitzea
Uso, amurri zein onddo,
Afizio horiek ezagutzea
Zuk ongi ikusi zenuen
Bederatzi biloben sortzea
Momentua ailegatu da
Bihotzez guk zu agurtzea

Berdin segituko dugu
Beti zaintzen baratzea
Igande eguerditan ere
Amatxikin elkartzea
Ohiturak jarrai dezala 
Kantu zaharrak kantatzea
Plazer bat izan da Aitatxi
Gu zurekin bizitzea.

Zure familia

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.