Ioritz Iriarte Azpiroz lesakarra Euskal Herriko Dantza Txapelketan izan da Seguran

Ttipi-Ttapa

Joan den larunbatean, urriaren 17an, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 50. edizioa jokatu zuten Seguran. Lesaka ordezkatuz, hantxe parte hartu zuen Ioritz Iriarte Azpiroz lesakarrak, Amane Uranga Lopezekin bikotea osatuz.  

Euskal Herriko dantza sueltoko txapelketarik ezagunena da Segurakoa, maila handiko dantzariak biltzen dituen hitzordua. 1977an Seguran egin zuten lehenbiziko aldiz, eta geroztik, han egiten dute urtero.

Urtarrilean, TTIPI-TTAPAk egindako elkarrizketan, Iriartek «noizbait» Segurako txapelketan parte hartzea gustatuko litzaiokeela aitortu zuen. Uste baino agudoago bete du ametsa. 15 urte bertzerik ez, eta larunbatean hantxe izan zen Tolosako Amane Uranga Lopezekin. Sailkapenean zazpigarren gelditu ziren, eta gainera, Nafarroako Gobernuak ematen duen saria eskuratu zuten. Zorionak!

Ikusi bideoa hemen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun