Etxeko langileen oinarrizko lan eskubideak izenburupean, hiru hitzaldi informatiboko ziklo bat antolatu dute Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Urriaren 1ean, 17:00etan, Elizondoko Arizkunenean, urriaren 7an, 17:00etan, Berako Beralandetan eta urriaren 29an, 12:00etan, Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan. Lehenbiziko bi hitzorduak herritarrei irekiak izanen dira eta hirugarrena profesionalentzako, laneratzeko enpresentzako edota informazio horretan interesa duten tokiko elkarteetako pertsonentzako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.