Organoaren doinuez jantziko da udazkena Lesakan. Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen ekimenez hiru kontzertuko zikloa eta Nafarroako Gobernuak antolatutako bertze bat ere izanen dira. Badu historia Lesakako elizako organoak eta altxor hori galbidean ez uzteko, berreskuratze lan ederra egin du Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkarteak.
Igandean abiatuko den zikloaz solastatzeko, Gabi Igartzabal elkarteko kidearekin egon gara. Beti gure deiari erantzuteko prest egoten da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.