Aurten 15. edizioa bete duen Alkaiaga Trail Lasterketa izan zen Alkaiagako bestetako erakargarri nagusia larunbatean. Txupinazoa, txaranga, euskal dantzak eta musika ere izan zuten. Igande goizean, berriz, pilota partidak eta herri kirolak izan zituzten. Alkaiagako Eñaut Korta eta Berako Andoni Latorre aizkolarien arteko saioa ikusteko aukera izan zuten, Donato Larretxearen eta Nerea Sorondoren gidaritzapean. Meza ere izan zuten. Eguerdian, bertsolariak eta bazkaria eta bazkalondoan musika, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.