Gwendal Larquék eta Ane Elzaurdiak irabazi zuten Alkaiaga Trail lasterketaren hamabosgarren edizioa. 68 korrikalari helduk parte hartu zuten larunbatean egindako lasterketan
Zerbezeruak taldeko Ane Elzaurdiak bere hirugarren garaipena lortu zuen Alkaiagan. Beratarrak 32 minutu eta 59 segundotan osatu zuen zirkuitua; Ezinin taldeko Oihana Arruti lesakarra bigarrena izan zen (35:36) eta Ezinin taldeko Nahia Pikabea, bere anaia Oihan bezala, hirugarrena izan zen (36:46).
Gazteen mailan, Alain Gajate eta Anne Arrieta izan ziren irabazleak.
Sailkapen osoa
III. Bortzirietako Kopan ere lider dira Gwendal Larqué eta Ane Elzaurdia
Gwendal Larqué eta Ane Elzaurdia dira III. Bortzirietako Kopako liderrak, zirkuituaren bigarren proba hau jokatu ondotik. Hain zuzen, Kopako hurrengo probak hauek izanen dira: Berako Gau Krossa (larunbat honetan, abuztuak 1), Agerrako Krosa (abuztuak) eta Lizuniagako Igoera (urriak 26).
Taldeko sailkapenari dagokionez, Ezinin taldea buru da. Sailkapen guztiak eskuragarri daude www.bortzirikopa.eus webgunean.
16 urtetik beherakoentzako lasterketan, hiru kilometroko ibilbidean, Alain Gajate izan zen azkarrena (12:45), lehen neskaren aurretik, Anne Arrieta (14:27).
Aldez aurretik, umeentzako lasterketak egin ziren auzotik barrena.