Herriko edo auzoetako bestetan plazak, karrikak, frontoiak, arkupeak, otorduak… musikak janzten ditu. Musikak guztia girotzen du eta aditzeko, kantatzeko edo dantzatzeko ere aukera eman. Gurean ere asteburu bete betea izan dugu… bestak Elgorriagan, Elizondon, Alkaiagan eta Banartan. Eta musikaren erritmoaren armonia ederrean izan dira herritarrak. Alkape Disko Jartzailea maiz aipatu dugu gure albistegi nola agendaren ataletan. Han eta hemen bere saioak eskaintzen ditu.
Elgorriagan eta Alkaiagan aritu da eta Elizondon ere egonen da bihar. Pello Elgorriaga Oiartzabal alkaiagarra da Dj Alkape.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.