Txupinazoa bota aitzinetik, erraldoien eta buruhandien konpartsak kalejira egin du Lesakako gaitariekin, eta txistulariak, soinulariak eta trikitilariak ere herrian barna ibili dira. Luntxa ere eman du udalak, eta 12:00etan eman diete hasiera ofiziala bestei. Txupinazoarekin batera, haur ttikien danborrada hasi da.
Arratsaldean izanen du segida bestak. 20:00etan altxaferoa bota ondotik, danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Lesakako Bandak lagundurik. 23:00etatik aitzinera Jon Koldo Gudariak eta Zilibito Records taldeen emanaldiak izanen dira Plaza Zaharrean.
Uztailak 7, asteartea
San Fermin eguna
08:30ean ezpata dantzarien meza isila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da. 10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, ezpata dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den ZUBIGAINEKOA dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean. 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek ZANTZOMONONA ESKU DANTZA, AURRESKUA eta JOTA eta PORRUSALDA dantzatuko dituzte. 19:00etan Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Maialen Lujanbio Zugasti, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xabat Illarregi Marzol, Andoni Egaña Makazaga, Ekhiñe Zapiain Arlegi. Gai jartzailea: Josu Txoperena Iribarren. 21:00etan Larrain dantza Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 22:00etan Zezensuzkoa. Ibilbidea: Bittiria-Plaza Zaharra. Ondotik Rockalean taldearen emanaldi Ibiltaria.
Uztailak 8, asteazkena
Peñen Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. Ibilbidea: Plaza Zaharra-Ote karrika-Ikastola-Koskontako Bidea-Andra Mari Egoitza. 08:30ean Peñen gosaria Haizegoan. 10:00etan Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. Ibilbidea: Irubide-Plaza Zaharra-Arretxea karrika-Koskontako Bidea-Antoiu karrika-Eskol Ttiki-Beheko Plaza-Plaza Zaharra. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 18:00etan Peñen elkartzea Arratzubin Elutxa Txarangarekin peñen jaitsierarako. 20:30ean Zutik Elektrotxaranga. 00:00etan Trikidantz Taldea Plaza Zaharrean.
Uztailak 9, ortzeguna
Haurren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. Ibilbidea: Alkaiaga-Gasolindegia-Azkaine karrika-Antoiu karrika-Eskol Ttiki-Pilotalekua-Plaza Zaharra. 09:30etik 11:30era KULKI Herri Kirol Jokoak Beheko Plazan.12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 14:30ean Señora Bazkaria Azkaineko emakumeekin ahizpatuta Kasino Jatetxean. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta. Gazte Bazkaria Txosna Gunean. 16:00etatik 19:00etara Haur ikuskizunak Eltzeta plazan. Eguraldi txarra egiten badu goiko frontoian izanen da. 17:00etan eskuzko pilota partida profesionalak. 19:30ean Larrain Dantza Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 20:30ean Me Vale Madre taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. 22:00etan Zezensuzkoa. Ibilbidea: Bittiria-Plaza Zaharra. 22:30ean Petti Txosna Gunean. Ondotik, Hagosilik.
Uztailak 10, ortziralea
Herritarren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. Ibilbidea Martxanpaita-Biurrana auzoa-Eltzeta karrika-Bittiria karrika-Bittiriko Plaza-Plaza Zaharra. 10:30ean Ipuin kontalaria 'Izena duen guztia bada' Harriondoa atarian. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 13:45ean Herri bazkarira kalejiran Elutxa Txarangarekin. 14:30ean Herri Bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik musika emanaldia Beñat Mitxelenarekin. 19:00etan Txakaindik jaitsiera Eltzeta Plazatik abiatuta, ZORTZIKO doinuarekin. 22:30ean Bad Sound System taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Ondotik, Endara DJ. 02:30ean DJ Trio de Janeiro Txosna Gunean.
Uztailak 11, larunbata
16:30ean Arkupe Pilotazaleen Elkarteak antolatuta Memorial Benito Tainta-Lesakako lau eta erdiaren barreneko San Fermin txapelketako finalak udal pilotalekuan. 18:00etan Anuk eta Elene Txosna Gunean.19:00etan Elutxa Txaranga herrian barna. 21:00etan Berakatz Txosna Gunean. 23:00etan DJ Aiakate Txosna Gunean. 23:00-00:00 Gaixoa Ni Elutxa Txarangarekin Plaza Zaharrean. 23:00-00:00 DJ Fifi Ta Fefa.