Lorentzo eta Xartaxa

Pepito Iantziren lana ardatz hartuta, landutako diskoaren aurkezpena bihar Lesakan

Xorroxin irratia 2026ko uztailaren 2a

Azken urteetan Pepito Iantzi akordeoilari eta konposatzaile zenaren omenez hainbat lan eta emanaldi egin ditu Lesakako Musika Bandak. 2017an abiatu zuten bidea eta Pepito Iantzi akordeoilaria herri musikaren irudirik garrantzitsuenetako bat izanik, ondare aberasgarria bildu dute honez gero. Los Xey taldeko musikariak arrastoa utzi du. 

Bertzalde, joan den astean eman genuen berri Lesakako karrika batek Pepito Iantzi izena hartuko duela. Bihar, lan diskografiko berriaren aurkezpen kontzertua izanen da musikariaren sortetxea izan zen Abaseneko atarian.  Bertan, bandako musikariez gain, akordeoilari, dantzari, trikitilari , bertsolari… hainbat artistek parte hartuko dute. Horrela, 2018an abiaturiko kultur proiektuari akabaila bikaina emanen diote. Elias Garraldaren biografia errepasatu genuen duela hilabete eskas Egoitz Telletxearekin eta gaur Pepito Iantzi izan dugu protagonista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun