Eñaut Arburua lesakarrak Euskadiko 400 metro lauetako txapelketa absolutua irabazi du

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 9a

Eñaut Arburua Portu lesakarra larunbatean Durangon, Euskadiko txapeldun absolutua izateko 400 metroko lasterketa irabazten.

Irungo Bidasoa Atletiko taldean ari den Eñaut Arburua Portu atleta lesakarrak Euskadiko 400 metro lauetako txapelketa absolutua irabazi zuen larunbatean Durangoko Landako pistan. Urrea eramateaz gain, modalitate honetan ere Europako txapelketan parte hartu ahal izateko guttieneko denbora (48.55) lau segundo ehunenetan hobetu zuen (48.51). Aipatzekoa da maiatzaren 9an modalitate honetako 18 urtez beheitiko txapeldun izan zela korrikalari lesakarra eta orain, adin guztietako atletei nagusitu zaie, oraindik 16 urte dituela.

Eñaut Arburua, 400 metroko Euskadiko txapeldun, podiumean.

Modu berean, gogoratu behar da joan den asteazkenean Iruñeko Larrabiden egindako proba batean ere, 400 metro hesidunetan, Europako txapelkerako aukera ematen duen guttieneko denbora hobetu zuela lau segundo hamarrekotan. 53.10 egin zuen eta minimoa 53.50 zen.

Orain, uztailaren 4an eta 5ean Castellón jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartzekoa da korrikalari lesakarra eta hor lortzen duen emaitzak ere zerikusia izan dezake uztailaren 16tik 19ra  Italiako Rieti hirian jokatuko den Europako txapelketan parte hartzeko. Eñaut Arburuak, beraz, bertan parte hartzeko aukera dauka, baina hautatzaileek izanen dute azken hitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun