Eraikina bota ahal izateko, urte hondarrean erosi zuen udalak
79.731,14 euro ordainduta. 2025eko urte hondarrean erosi zion Lesakako Udalak Aliseda Servicios de Gestión Inmobiliaria, Elkargi SGR eta Caja Laboral Coop enpresei aspalditik inolako erabilerarik gabe zegoen Zambra eraikina. Jabetza eskuratu ondotik, duela aste batzuk hasi ziren eraisteko lanak. Horretarako, Lesakako Udalak 400.000 euroko dirulaguntza hartu du Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentutik, hiriguneetan uholdeak izateko eta ingurumena integratzeko arriskuari egokitzeko eta babesteko jarduketak garatzeko.
Diskoteka 2002ko irailaren 13an inauguratu zen, 3.600 lagunentzako edukierarekin, eta 2003ko abendura arte egon zen zabalik
Ikuskizunetarako, diskotekarako, antzerkirako, zinemarako, hitzaldietarako eta abarretarako balio anitzeko eraikinak 215 m2-ko eta 12 metroko altuera zuen agertokia, dantza pista, kamerinoak, taberna-jatetxea, 400 lagunentzako palkoak eta 2 barra zituen.
Aretoa 2002ko irailetik 2003ko abendura bitartean egon zen irekita, baina arazo ekonomikoengatik itxi behar izan zuten.