Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun eguna ospatuko dute maiatzaren 31n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 28a

Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun egunaren aurkezpena egin zuten joan den astean Lesakan.

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen maiatzaren 21ean eta horren inguruan zenbait ekitaldi egiten ari dira Bortzirietan eta Ongi Etorri Bortzirietara bideoa ere aurkeztu zuten. Maiatzaren 31n Bortzirietako Hizkuntza eta Kultura Aniztasun Eguna ospatuko dute Lesakan, Plaza Zaharrean, igandean, 11:00etatik 15:30era. «Bortzirietako aniztasuna eta elkarbizitza ospatuko ditugu. Gizarte justu, inklusibo eta diskriminaziorik gabeko baten aldeko mezua zabalduko dugu. Beraz, ospakizuna eta aldarrikapena uztartuko ditugu», aipatu zuten aurkezpenean.

Egitaraua
  • 11:00: Txaranga izanen dugu herria girotzen.

  • 11:30: Euskal dantzak.

  • 12:00: Dantza latinoak.

  • 12:30: Munduko jolasak. Sokatira, La Rayuela eta soka saltoa.

  • 13:00: Ekitaldia.

  • 13:30: Janari dastaketa. Parte hartzaileen zerrenda, jaioterriaren arabera: Euskal Herria, Galizia, Nikaragua, Kolonbia, Brasil, Alemania, Argentina, Venezuela eta Ekuador. Izen ematea zabalik dago. Parte hartzaileek erosketa txartelak izanen dituzte herriko dendetan erosketak egiteko.

  • 14:00: Musika emanaldia, Roda do Leo taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun