[ARGAZKIAK] 210 txirrindulari Etxalarko V. Mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 12a

Aspaldian ikusi gabeko txirrindulari kopururik handiena ibili zen Etxalarren maiatzaren 9an. Larunbat arratsaldean Bidasoko Itzuliaren etapa bukaera Lizarietan izan baitzen. Eta larunbat goizean Etxalarko V. BTT proba jokatu zen. Azken honetan bi ibilbide zituzten aukeran: 35 km-koa edo 24 km-koa. Aipatzekoa 210 dortsal banatuta, eten behar izan zela izen ematea eta, parte hartzaileen artean 14 emakumezko izan zirela, iaz baino gehiago. BTT lantaldeak eskerrak eman dizkie laguntzen aritutakoei. Argazkiak: Unax Etxarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun