Zortzi bikotek parte hartu zuten, eta honela gelditu zen sailkapena:
- Nora Davila Arin - Ioritz Iriarte Azpiroz
- June Aguado - Ibai Izagirre
- Elene Astiazaran - Oier Arriaran
Villabonako Oinkari dantza taldean dabil Ioritz Iriarte Azpiroz lesakarra eta joan den urtean hasi zen dantza suelto txapelketetan parte hartzen. Dagoeneko sari bat baino gehiago irabazi ditu. Adibidez, joan den urrian, Lizartzan jokatutako hamasei urtez azpikoen Dantza Solte Txapelketan bigarren gelditu zen Tolosako Amane Urangarekin. Azaroan, Bergaran, Euskal Herriko Bikote Gazteen Dantza Solte Txapelketan ere bigarren egin zuen Urangarekin; abenduan, Arabako Fandango eta Arin-Arin Koreografia Txapelketan parte hartu zuen Oinkari dantza taldeko bertze kideekin, eta lehenbiziko saria lortu zuten. Eta joan den ortziralean, Lazkaon zapela jantzi zuen.