Enpresak kanporatutako lankidea berriz hartzeko eskatu dute Arcelor Mittaleko langileek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Martxo hondarrean Legasako lantegitik kaleratutako lankidea gogoan, gaur lanuzte eguna dute Lesakako Arcelor Mittalen. Joan den astean Legasako lantegiaren atarian egin zuten elkarretaratzea, eta gaur Lesakako lantegiaren aitzinean bildu dira. 

Lesakako Arcelor Mittaleko Langileen Batzordearen arabera, «27 urtez fabrikan lan egin duen langilea» da kanporatu dutena, «bere lan eskubideak beti defenditu dituen langilea, eta orain, errudun nagusi bihurtu nahi dute». Lankidea «bidegabe eta neurrigabe» kanporatu dutela salatu du. 

Joan den ortziralean Legasan egindako elkarretaratzeko irudia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun