Sanferminetako argazkiak, gaur egungoak nahiz antzinakoak, Lesakarekin edo sanferminekin lotutako gaiei buruzko idatziak (musika, dantzak, hizkuntza…)… edozein ekarpen ongi etorria izanen dela jakinarazi dute.
Ekarpenak bidaltzeko helbideak: kultura@lesaka.eus edo herribazkarialesaka@gmail.com
Bertze aldetik, gogoratu behar da sanferminetako kartel eta programaren azal eta gibeleko azal lehiaketarako lanak aurkezteko epea ortzirale honetan, apirilak 24, 13:00etan bukatuko dela.