Andres Regil mendiko eskiko zeharkaldia eta Binakako Euskal Herriko Txapelketa irabazi ditu Julen Errandoneak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Ezkerretik hasita hirugarrena da Julen Errandonea beratarra.

Asteburuan jokatu dute Kantabrian Andres Regil mendiko eskiko zeharkaldiaren 57. edizioa. Julen Errandoneak irabazi du proba Ibai Primiciarekin batera, eta hala, Binakako Euskal Herriko Txapelketa ere irabazi dute. 

Ibai Primiciarekin batera osatu zuen bikotea Errandoneak larunbateko proban. Eguraldi txarra dela eta, baldintzak biziki gogorrak izan zituzten baina hala ere proba nagusitasunez irabaztea lortu zuten. 

Asteburu  honetan ere lehian ariko da Espainiako Txapelketan Nafarroako selekzioarekin. Heldu den asteburuan, berriz,  Italiako Tour du Rutor proban ariko da. 

Iaz Pierra Menta proba entzutetsuan parte hartu zuen eta bertan bizitakoa kontatu zion TTIPI-TTAPAri

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun