Bihar ailegatuko da Bortzirietara Mikel Zabalzaren auziari buruzko autobus ibiltaria

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 7a

Astelehenean Lesakan eginen du geldialdia, eta asteartean eta asteazkenean Beran. Horrez gain, bihar goizean ekitaldia eginen dute Endarlatsan.

Autobus ibiltaria bihar, abenduaren 8an, Lesakara ailegatuko da, eta Plaza Zaharreko aparkalekuan izanen da, 12:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 9an eta 10ean, berriz, Beran, Iamoteneko aparkalekuan egonen da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Horrez gain, bihar, abenduaren 8an, hitzordua Endarlatsa aldean egin dute. Berez, memoriaren martxa egitekoa zuten, Zalaingo industrialdeko frontoitik Endarlatsa aldera oinez edo bizikletaz joanez. Baina Zalain Zokon izandako erortzagatik ezin izanen da ekitaldia egitekoa zen tokira  Beratik joan. Horren partez, Endarlatsatik joan beharko da. Ekitaldia 11:00etan eginen dute Endarlatsako tunelean, «Guardia Zibilak Mikelen gorpua Bidasora bota zuen lekuan».

Abenduaren 12an, Non dago Mikel? dokumentala eta solasaldia izanen dira Berako Espidobaita elkartean, 19:00etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun