[ARGAZKIAK] Aziendarik gabeko feria eguna izan dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

Feria eguna dute gaur Lesakan. Ez ohiko irudia izan da, ordea, plaza ingurua, aziendarik ez baita izan aurtengoan. Eguraldi kaxkarra izan da goizean, eta ohi baino postu guttiago eta jende guttiago bildu da herriko karriketan. 

Argazkiak: Arantza Agirre eta Aitor Arotzena.

Aziendarik ez, baina herri kirolariek ez dute hutsik egin. Aizkoran, altuerako aizkoran, arpanean, harri altxatzen... erakustaldia egin dute kirolariek Plaza Zaharrean. Herri kirolen ondotik, Xabat Illarregi eta Miren Artetxe aritu dira plazako kioskotik bertsotan.  Bertsolarien ondotik, Lesakako preson aldeko mugimenduak zerri baten zozketa egin du, eta 0238 zenbakiarentzat izan da zerria. 

Arratsaldean ere zer egin eta zer ikusi izanen da. 18:00etan pilota partiduak izanen dira frontoian eta tenore berean dantzaldia eginen dute Plaza Zaharrean. 19:00etan, berriz. Beti Gazte kantari taldea Alondegiko arkupean elkartuko da kantuan aritzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun