Begoña Apezetxea, Roberto Loiola, Julen Zubieta eta Xabi Alzuri aritu ziren ajoarriero lehiaketan epaile lanetan, eta hiru lehenbizikoentzat sariak banatu zituen Beti Gazte elkarteak. Bortzirietako Gorriak 2 taldeko kideentzat izan zen lehenbiziko saria, Joselitorentzat eta Xabirentzat. Bakailu Kuisine taldeko Idoia Telletxea eta Paula Gartzia bigarren gelditu ziren, eta Itsasoko uzta taldeko Ekaitz Badiola eta Gorka Sagardia hirugarren.
Beti Gazte elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaileei, epaimahaikideei, atzokoan ajoarrieroa prestatu zuten ostatu guziei, eta Lesakako Udalari.