Espezie inbaditzaileei buruzko solasaldia eginen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 18a

Panpa belarra izugarri zabaltzen ari da N-121-A errepidearen bazterretan.

Nafarroako Gobernuak espezie inbaditzaileei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du ortzegunerako. 18:00etan izanen da Beralandetan eta herritarrei hitzaldira joateko gonbita egin diete.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak antolatu du solasaldia eta Berako udalerrian arazo bihurtu diren eta bioaniztasunarentzat eraldatzaile kontsideratzen diren bederatzi espeziei buruz arituko dira. 

Gaur egungo egoerara nola iritsi den eta horrek dakartzan arazoak azaltzeaz gain, espezie inbaditzaileen aurka borrokatzeko jarraibideak azalduko dituzte, bai komunitate gisa, bai maila partikularrean. Hitzaldira joaten direnek ekarpenak egiteko aukera ere izanen dute. 

Solasaldia elebitan izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun