Ikusten dituzten guztiak ipurditik ateratzeko lanetan
Arriskuaz ohartzeko kanpaina
Nafarroako Gobernuak bat egin du Panpa belarra (Cortaderia selloana) landare exotiko inbaditzailearen kontra borrokatzeko nazioz gaindiko estrategia batekin, eta abian duten sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute gaur Baztanen. «Oraindik hemen sobera zabaldu gabe dagoela, premiazkoa da inguruan ditugun Panpa belarrak ipurditik ateratzea. Izan ere, landare bakar bat gai da milioi bat hazi zabaltzeko bere bizitzan» ohartarazi du Jose Maria Aierdi kontseilariak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.