Eneko Fernandez Maritxalar

Feria egunerako guztia prest!

Xorroxin irratia 2025eko azaroaren 18a

Bihartik girotuko da bailarako feria eguna Lesakan, bertzeak bertze, ohiko moduan Beti gaztek antolaturiko ajuarriero lehiaketa eta musikarien doinuak izanen dira. Egun haundia ortzegunean izanen da. Elizondon, Arantzan, Donezteben… izan bezala, aziendarik gabeko  feria eguna izanen da, dermatosi nodular kutsakorra azienden artean eman den eritasunagatik, Nafarroako gobernuak urriaro akabailan azienden erakusketa eta lehiaketak debekatu baitzituen.

Bertzetik, azaroaren 30ean eginen den galdeketan, 2026ko feria eguna ortzegunean edo ortziralean izanen den erabakiko du herriak, Lesakara aziendak eramaten dituzten abeltzainek egunez aldatzeko eskaera egin baitzuten.

Lesakako Udal zinegotzia den Eneko Fernandez Maritxalarrekin solastatu gara, prestaketa lanak nola doazen jakiteko..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun