Palestina

Lesakako zerbitzuen elkarteko ia komertzio eta zerbitzu guztiek bat egin dute biharko lanuztearekin

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

Palestinari elkartasuna adierazteko helburuarekin, gehiengo sindikalak biharko egina duen lanuzte deialdiarekin bat egin dute Lesakako Gurekin Zerbitzuen Elkarteko komertzio eta zerbitzu gehienek. Elkarteko kide ez diren bertze denda eta ostatu batzuek ere lanuztea egitekoa dute. 

Bihar Lesakan egitekoak diren mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egin du Gurekin Zerbitzuen Elkarteak. 11:00etan kontzentrazioa eginen dute Andra Mari Zahar Etxearen aitzinean, eta 11:00etatik 14:00etara lanuztea. Arratsaldean, 19:30ean, kontzentrazioa eginen dute Plaza Zaharrean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun