Alde batetik, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek hiru orduko lanuzteak egiteko deialdia egin dute. 11:00etatik 14:00etara izanen da, eta txandaka lan egiten dutenen kasuan, 03:00etatik 06:00etara edo 19:00etatik 22:00etara. Goizeko lanaldia 15:00etan bukatzen dutenei, berriz, 11:00etatik 15:00etara lanuztea egiteko eskatu diete.
Bertzetik, ELA sindikatuak bere aldetik egin du deia, CIG (Galizia) eta Intesindical (Katalunia) sindikatuekin batera, eta lanuzteak ordu bat luzeagoak izanen dira: 03:00etatik 07:00etara (industriako txandetan, 02:00etatik 06:00etara), 11:00etatik 15:00etara (industriako txandetan, 10:00etatik 14:00etara) edo 18:00etatik 22:00etara.
Hezkuntzan, ordea, aldarria handiagoa izatea nahi dute sindikatuek, eta LABek eta Steilasek batetik, eta ELAk bertzetik, egun osoko grebara deitu dute. Eskoletatik hasi eta unibertsitateetara bitarteko langileei eskatu diete grebarekin bat egiteko.
Eskualdean mobilizazioak
Goizeko elkarretaratzeak
- 11:00etan elkarretaratzea Lesakako zaharren egoitzaren aitzinean.
- 11:00etan Alkaiagako industrialdean elkarretaratzea, Alco enpresaren sarrera inguruan.
- 11:00etan Lekaroz institutuan elkarretaratzea.
- 11:00etan Elizondo Lanbide Eskolan elkarretaratzea.
- 14:30ean elkarretaratzea Elizondon.
Iruñeko mobilizaziora joateko, kotxeak partekatzeko hitzorduak ere zehaztu dituzte: Lesakan 11:20an suhiltzaileen parkean; Donezteben 11:15ean Merkatu Plazan; Oronozen 11:30ean autobus geltokian, Beran Alkaiagako elkarretaratze ondotik eta Leitzan 11:30ean Mimukai zentroaren atarian.
Arratsaldeko mobilizazioak
- Elizondon, 19:30ean, elkarretaratzea plazan.
- Donezteben, 19:30ean, elkarretaratzea eskola ondoko biribilgunean.
- Lesakan, 19:30ean, elkarretaratzea plazan.
- Beran, 19:30ean, manifestazioa Frantxia Haltzuet plazatik Herriko Etxeko Plazara.
- Leitzan, 19:30ean, manifestazio zaratatsua, plazatik abiatuta.
- Arantzan, 19:30ean, elkarretaratze zaratatsua plazan.
- Goizuetan, 20:00etan, elkarretaratzea plazan.
- Areson, 19:00etan, elkarretaratzea plaza zaharrean.