Torturaren arrastoak izenpean, Jeannette Ruiz psikologo klinikoak eta Amaia Izko abokatuak hartuko dute hitza, gaian aditua den Izaskun Rekarte beratarrak dinamizatuta. Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izanen da. Hitzaldiarekin batera, argazki erakusketa ere paratuko dute, eta jana eta edana ere banatuko dituzte.
Hitzordua ortzirale honetan, urriaren 10ean izanen da, 19:00etan, Espidobaita elkartean.
Hitzordu gehiago
Kottoren omenezko bertso saio musikatuarekin hasi zen zikloa eta ortziralekoaren ondotik, bertze bi hitzordu antolatu dituzte. Batetik, azaroaren 1ean, estreinatuko dute Kottori buruzko Loratzen dokumentala Berako Kultur Etxean, 11:00etan. Dokumentalaren ondotik, poteoa eginen dute Kuxkuxtu txarangarekin eta 14:30ean bazkaria Zubiondo jatetxean. Hitzordurako txartelak salgai egonen dira urriaren 13tik 26ra Berako Purienean eta Lesakako Arranon.
Zikloa borobiltzeko, azaroaren 2an Otsandara joanen dira eta bertan omenaldia eginen diote Kottori.