Ttipi Txartela

«Gaur egungo gizartearen isla da errepidea»

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 26a

Bere aitak irekitako autoeskolaren erreleboa hartu zuten duela urte andana bat Karlos Senper eta bere arrebak.

Gaur egun, Lesakan eta Beran dituzte lokalak. «Arreba arduratzen da, batez ere, ikasleak azterketa teorikorako prestatzeaz eta ni, berriz, praktikarako». Praktikaren inguruan mintzatu da eta zailtasunak areagotzen ari direla aipatu du: «Geroz ea zailagoa da klaseak ematea, errepidea gizartearen isla delako eta jendeak pazientziarik ez duelako».

Gainera, klaseez aparte, azterketara joateko oztopo handiak daudela argi utzi du: «Aztertzaile guttiegi daude hemen, eta ondorioz, egunean azterketara joaten diren ikasleen kopurua geroz eta ttikiagoa da». Hala ere, «lasai hartu eta ahalik eta hobekien egiten saiatzen gara». Horren harira, inportanteena ikasleek edukiak barneratu eta ongi ikastea dela aipatu du: «Edukiak ongi barneratzen saiatzen gara, ez digulako balio azterketa teorikoa gainditu eta denaz atzentzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun