2025eko feriak hizpide hartuta, besta batzordea eginen dute irailaren 29an, astelehenean 19:00etan hasita Lesakako udal pleno aretoan. Gogoratu behar da uda hasieran aziendak plazaratzen dituzten abeltzainek feria eguna ortzegunetik ortziralera aldatzea eskatu zutela eta, hori egin ezean, ez dituztela aziendarik plazaratuko adierazi zuten. Gai hori eta feriekin lotutako bertze zenbait izanen dituzte hizpide asteleheneko besta batzordean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.